BERTSOTAN

Hernandorena sarian Maindi Murua txapeldun

Hernandorena bertsolari gazteen sariak badu txapeldun berria: Maindi Murua. Baigorriko Bixenatinia elkartean jokatu zen norgehiagoka hau zortzi bertsolarirekin.

Saio biziki orekatua izan zen, eta zortziek bertsu ale ederrak eskaini zituzten. Saioa amaitzean honela lotu zen puntuazioa: Maindi Murua 150,5, Saioa Alakiza 150, Ainhoa Mujika 149,5, Ekhi Erremundegi 144, Gillen Hiribarren 143, Xan Alkhat 142, Ramuntxo Christy 140,5 eta azkenik, Izar Mendiguren 129,5.
Bertsu onenaren saria ere izan zuen finalak, eta Saioa Alkaiza izan zen garaikurra eraman zuena.

Hernandorena sariaren ostean, maiatzaren hondarrean Bertsulari Ttiki  jokatuko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button