LITERATURA

“Baionak ez daki”, Bea Salaberriren lana

Joan den astean, urriak 15, Bea Salaberriren Baionak ez daki (Susa) narrazio liburuaren aurkezpena egin zen. Liburuko 33 kontakizun laburren bidez hiriaren margenetan gertatzen direnak ezagutzeko parada eskaintzen du.

Baiones baten plazer txikiak, lorpenak, etsipenak, grinak kontatzen ditu Bea Salaberrik bere lehendabiziko liburuan. 33 ipuin laburren bidez, “eguneroko bizitzako gertakari sinpleetan ipintzen du arreta, kasik ezdeusetan, ustekabean entzundako solasetan, esperientziak iradokitako gogoetetan, kontu tipienei begira, detaileetan pausaturik, funtsezkoa den hartara hurbildu nahian. Baionak ba ote daki zerk eragiten dien zirrara zubi gainetatik datozenei?, noiz elkartzen diren isilpekoez mintzatzera?, nola egiten duten aitzina?”

Bea Salaberri 1979an jaio zen Donamartirin, eta gaur egun Baionan bizi da, eta hauxe da bere lehendabiziko liburua.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button