Nontzeberri

Henry D. Thoreau-ren “Desobedientzia zibila”, Booktegi plataforman

Aste honetan bi liburu eta lau audio argitaratu ditu Booktegi plataformak. Batetik, Edu Lartzangurenek itzulitako Henry D. Thoreau-ren Desobedientzia zibila plazaratu dute bertan. Bestetik, W.W. Jacobs-en Tximino atzaparra ipuina, Ana Moralesek itzulia; eta azkenik, Xerezaderen Artxiboaren lau audio eskaini nahi izan dituzte.

Henry D. Thoreau-ren Desobedientzia zibila lan garrantzitsua izan zen garai hartan, eta bere autoreak ere hauskaretarako bide berriak zabaldu zituen. “AEB zibilizatua indiarren genozidioaren gainean eraiki zen, eta Thoreauk ez zuen inoiz ahaztu, bere garaian inork aintzat hartzen ez zuen arren. AEBetako etorkin zuriek aspaldi akabatu zituzten indiarrak. Baina gaur egun oraindik ezikusia egiten diote haien edozein aztarna eta oroitzapeni…”

W.W. Jacobs-en Tximino atzaparra ipuinean honakoak kontatzen zaigu: “Kanpoan gaua hotza eta bustia zen, baina Laburnam Villako egongelan pertsianak behean zeuden eta beheko sua txinpartaka zegoen. Aita-semeak xakean zebiltzan. Lehenak, muturreko aldaketez betetako ideiak zeuzkanez jokoaz, halako arrisku bizi eta premiagabean jartzen zuen bere erregea, non sutondoan lasai-lasai puntua egiten zegoen ile zuriko dama zaharraren iruzkinak ere sortzen zituen…      “

Xerezaderen Artxiboaren lau audioek Elliot Murphy, Raymond Queneau, Ursula K. Le Guin eta Virginia Woolfen ipuinak, abestiak eta poemak bildu dituzte, eta orain zuen belarrietera helduko dira.

Exit mobile version