BESTELAKOAK

Hendayan artista egotaldia gauzatzeko deialdia egin dute

Rekalde Erakusketa Aretoak eta CPIE Littoral Basque-k Hendayako Nekatoenean-Domaine L’Abbadien antolatutako hiru hilabeteko (2011ko iraila, urria eta azaroa) egotaldi programaren harira, beka deialdia egin dute Bizkaian erroldatutako artistentzat.

Eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte: euskarri digitalean egindako dossierra (PDF formatuan); eskutitza (2 folio gehienez), non norberaren lanaren eta egotaldian parte hartzearen motibazioak azalduko baitira; curriculum artistikoa; NANaren fotokopia;  Bizkaiko Lurralde Historikoko edozein udalerritan erroldatuta egotearen ziurtagiria.

Hautagaia, CPIE Littoral Basqueko, Instituto Cultural Vasco-Euskal Kultur Erakundeko, Hendaiako Udaletxeko eta Rekalde Aretoko ordezkari banak osatutako epaimahaiak aukeratu du.

Bekak honako hauek jasotzen ditu: etxebizitza, estudioa eta mantenu eta produkziorako dirua. Aurkezpen epe-muga: 2011ko ekainaren 3a, ostirala, 14:00ak arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button