ESZENA

Dantza eta sorkuntza Bilboko Muelle3 espazioan

Hil honetako erresidentzia artistikoen eskaintzaren ostean, uda osteko saioari begira jarri dira Muelle3-ko arduradunak eta Claudia Dias-ek zuzenduko duen ikastaro interesgarri bat antolatu dute.

Hala, hurrengo tailer trinkoa Herramientas para la creación: konposizioa denbora errealean. Bulegoa /lanbidea /artifizioa / tresna (2. edizioa) izenburupean abiaraziko dute.

Bi zati izango ditu ikastaroak: Azala herrian (Araba) irailaren 4tik 16ra eta Muelle3 (Bilbo) irailaren 16tik 21era.

Pertsona kopuru mugatua dagoenez, izena emateko epea, abuztuaren 27ra arte izango da. Ikastaroaren prezioa 150 € izango da.

Bestela, diogun bezala, uztailaren 16tik 29ra bitartean María Ibarretxe eta Izaskun Santamaría adituek egoitza artistikoa egiten ari dira, datorren hilabete osoan ere segida izango duena, izan ere, Muelle3-k urtero, hilabeteko iraupeneko 4 egoitza eskaintzen ditu. Trukean artista edo konpainiaren entrenamenduak irekitzea edo prozesuaren aurkezpena egitea eskatzen da.

Informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button