Nontzeberri

Hendaiatik abiatuko da Bertso Korrika zirkuitua gaur

Gaur hasi eta martxoaren 28a bitartean, 30 herritan Korrika girotzeko hainbat bertso saio izango dira. Ekimenaren helburua euskara ikasleak Korrikarekin bertsolaritzara hurbiltzea da.

Hendaian izango da gaur lehenengo saioa arratsaldeko 18:30ean, bertso tramarekin gozatzekoa aukera izango da Bakar Xoko ostatuan. Bertan Odei Barroso, Miren Artetxe eta Egoitz Zelaia bertsolariak kantuan arituko dira Aitziber Zapirain gai-jartzaileak gidatuta.

Datozen asteetako saioak honakoak dituzue: otsailaren 25ean, Ordizian, 18:30ean II.Goierriko Atera jaialdiko finalisten errebantxa. Gabiria vs Zumarraga-Urretxu. Bertsolariak: Gabiriako taldean Jokin Murua, Gorka Maiz eta Mikel Asurabarrena. Zumarraga-Urretxuko taldean Gorka Ojanguren, BeƱat Torres eta Maialen Akizu; otsailaren 27an, Larraulen, 19:00etan, Agin Laburu, Unai Mendizabal eta Amaia Agirre bertsolariekin.

Zirkuituari buruzko informazio osoa hemen.

Exit mobile version