LITERATURA

Hemeretzi urte eta gero

Susa argitaletxeak Joseba Sarrionandiaren Kartzelako Poemak liburuaren aurkezpen ekitaldia egingo du gaur, azaroak 10 (osteguna), arratsaldeko 19:00etan, Donostiako Doka kafe antzokian.

Kartzelako Poemak liburua 1992an argitaratu zuen Joseba Sarrionandiak lehen aldiz, duela 19 urte. Edizio berritu honetan idazleak gaurko grafiara aldatu ditu poema guztiak, eta sei poema gehiago txertatu ditu.

Liburuak bi atal nagusi ditu, luzeena Kartzelako poemak 1980-1985 da; kartzelan igarotako garaian idatzi poemak biltzen ditu, eta bestea da Post-scriptum atala, Martuteneko kartzelatik ihes egitea lortu ondoren idatzitakoak dira, bizirik zuen esperientziaren ondokoak (azken poemaren data 1991koa da).

Liburuaren edizio berritua aurkezteko errezitaldia egingo dute bost idazlek Doka kafe antzokian gaur: Joxemari Iturraldek, Jon Benitok, Mikel Etxaburuk, Oier Guillanek eta Jose Luis Otamendik.

Susa argitaletxetik esan digutenez, “liburuaren hitzaurre berria Jose Luis Otamendik idatzi du. Liburuaren amaierara eraman ditugu Joxemari Iturralderen eta Ruper Ordorikaren testu bana (libururako espresuki idatzi zituztenak 1992an).”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button