MUSIKA

Datorren larunbatean “Ura Bere Bidean Korala” jaialdia Gasteizen

Ura Bere Bidean Korala jaialdia datorren irailaren 23an egingo da Gasteizeko Buesa Arena aretoan, non abesbatzek edo musikazaleek beren instrumentuekin abestu edo interpretatuko dituzten 70eko hamarkadatik gaur egunera arteko arrakastak, ikus-entzunezko ikuskizun berezi eta zirraragarri batean.

Ikuskizuna bi zatitan egingo da. Lehenengoan, 19:00etatik aurrera, Idoia, ETS, Maren eta Gatiburen kontzertu akustikoez gozatu ahal izango da, eta bigarrenean, 20:30etatik aurrera, Fernando Velázquez euskal konpositore ospetsuak berregindako Ura Bere Bidean 22 abestien bertsio koralak estreinatuko dira esklusiban. Estreinaldia pop banda baten eta 500 ahots arabar ingururen eskutik egingo da. Arabako 19 abesbatzak eta 3 ikastetxek hartuko dute parte, baita Bilboko Abesbatzak ere.

Hortaz, Ura Bere Bidean Korala euskal musikaren inguruko jaia izango da, eta bertan izango den publiko guztiak ekitaldian parte har dezan sustatuko da, kantu guztiak kantutegien laguntzarekin abestuz eta letrak pantaila erraldoietan proiektatuz.
Helburu hauek betetzeko ahalegina egingo da: musika-gai moderno ezagunak zabaltzea, euskal koru-errepertorioa aberastea, hautatutako abestiak errotzea, musika-ekoizpenari balioa ematea.

Ura Bere Bidean Korala ekimena Fair Saturday fundazioak bultzatzen du, eta Arabako Foru Aldundiaren eta Laboral Kutxaren babesa du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button