ESZENA

“Hemengo Antzerkiaren Erakustaldia” igandetik aurrera, Iruñean

Antzerki talde hasiberri eta amateurrak taularatuko dira Iruñean, Hemengo Antzerkiaren Erakustaldia ekimenaren eskutik.

Bi hamarkadatik gora duen ekimena igandean, urriaren 20an hasi eta azaroaren 13ra luzatuko da. Aurtengo egitarauak hartara, hamalau emanaldi ondu ditu eta hiriko hiru aretoetan eskainiko dira emanaldiak: Iturrama, Sanduzelai eta Mendillorriko Civivox aretoetan, hain zuen.

Hala, egitarauari hasiera emango dio igandean La Barbería taldearen Son salvajes lanak. Roman Polasnkiren Un dios salvaje komedian inspiratutako antzezlana da eta bertan, bi bikoteren arteko istorio bat kontatzen da.  “Bietako baten semeak, hamaika urte dituela, bi hortz hautsi dizkio bestearen semeari makila batez jota. Bi bikoteak bildu egiten dira egoerari ahalik eta modu zibilizatuenean irtenbide bat eman nahian eta elkarri azalpenak eskatzeko. Baina, hasieran oso egonaldi atsegina eta politikoki zuzena izan zena, elkarren kontrako liskar ozena bilakatu da, laurek agerian utzi baitituzte gizakiok itxurakeriak bazter uzten ditugunean azalerazten zaizkigun barruko herra eta azpiratze-grina. Sarraskia abian da”. Oholtza gainera igoko dira, Daniel Amatriain, Pablo George, Scherezade Garrido eta Adriana Pueyo. Hitzordua, Iturramako Civivox-en, iluntzeko 20:00etatik aurrea.

Datorren ostiralean egingo du aurrera Hemengo Antzerkiaren Erakustaldiaren egitarauak eta asteburu osoan izango da zer ikusi eta gozatu. Antolatutako emanaldien arten badituzue, esaterako, El Camerino Taldearen Vengo del mar; Nueva Babelen La edad de la ira; edota Fuera de Marca konpainiaren No es tan fácil lana.

Informazio osoa eta egunez eguneko egitaraua ikusteko, hementxe.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu