BERTSOTAN

“Hemen baditun 14” bertso saio omenaldia, Iruñeko Kondestablen

Hemen baditun 14. Emakumeak euskara sustatzen erakusketaren harira, bertso saioa egingo da bihar, abenduaren 12an, arratsaldeko 18:00etan, Iruñeko Kondestablearen jauregian.

Erakusketak, XX. mendean euskararen alde hainbat esparrutan lan egin duten 14 emakume omentzen ditu, euskararen sustapenean eta normalizazioan egindako lana ikusgarri eginez.

Bihar, beraz, erakusketan ikusgai dauden lanetatik bertso-ibilaldia egingo dute Saioa Alkaiza, Irati Majuelo eta Saioa Robles bertsolariek, eta omendutako emakumeen lanak ekarriko dituzte gogora. Hala, Perpetua Saragueta, Maritxu Viscarret, Feli Setoain, Mikaela Labayen, Petra Azpiroz, Paulina Urkiola, Luzia Goñi, Mikela Gastesi, Ceferina Fontellas, Ana María Echaide, Mirentxu Loyarte, Xole Erbiti, Pakita Zabaleta, Sagrario Aleman izango dira kantatutako bertsoen protagonistak.

Eta, era berean, irakaskuntzan eta ikerkuntzan, musikagintzan, kazetaritzan, literaturan eta bertsolaritzan, zinemagintzan, administrazioan, merkataritzan edota euskararen beraren memoria eta testigantza iraunarazteko egin duten lanak izango dituzte bertsolariek kanturako gaiak.

Gainera, emakumeetako batzuk, oraindik orain, euskara sustatzeko eta normalizatzeko ahaleginetan jarraitzen dute. Beraz, euskararen alde lan egin duten emakumeei ez ezik,  gaur egun lan egiten ari diren emakume guztiei eskainitako omenaldia izango da.

Gehiago jakiteko, iruñeakulturada webgunera jo dezakezu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu