MUSIKA

Help Me Devil taldearen benetako Rock and rolla

Atzo, musikari dagokion atal honetan, #160 metros musika-filmaren 3. atalaren aurkezpenaz aritu ginen. Dokumentalaren lehendabiziko eta bigarren atala aurkeztu dira honezkero Bilbon eta orain, irailaren 26an (bihar) aurkeztuko da Bilboko Kafe Antzokian, Dj festa bat eta Help Me Devil taldeak egingo duen zuzeneko emanaldi batekin.

Biharkoan beraz, Help Me Devil taldeak kontzertua eskainiko du, eta ez da Euskal Herrian egingo duen bakarra, izan ere, 28an, Gasteizera egingo dute salto musikari hauek, Helldorado areto mitikoetan jotzeko.

Help Me Devil-ek Lokanta Hell (El Toro Records) izeneko lana aurkeztera etorri dira gure herrialdera. Banda honek oso ondo daki zer nahi duen eta nola lortu ahal duen, zer kontatu behar duen eta rock and rolla dela bitartekorik onena dituzten bizipen horiek guztiak kanporatzeko.
Lokanta Hell honetan rockabilly pixka bat badago, baina batez ere rock and roll indartsua, klasikoa baina ez zaharra.

Lana ekainean grabatu zuten New York hirian, Matt Verta-Ray (Heavy Trash, Speedball Baby) lagun zutelarik.

Orain hitzordu bikaina duzue rock and roll estilorik nagusiena dastatzeko.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button