IKUS-ENTZUN

Helena Taberna zinemagile nafarrari buruzko zikloa, Iruñean

Nafarroako Filmotekak Helena Taberna zinemagile nafarraren filmik garrantzitsuenak pantailaratuko ditu datozen asteetan. Bihar bertan, abenduaren 21ean, Yoyes filmaren emanaldia programatu da.

Helena Tabernak 1994. urtetik aurrera zinema munduan jardun du. Bere lehen lana Yoyes (2000) filma izan zen. Filmean emakume baten bizitza kontatzen da, ETAko zuzendaritzaren arduraduna izan zen lehendabiziko emakumearena, hain zuzen ere.
Horren ostean, ibilbide sendoan erakutsi du zinemagintzan, bost film luze egin ditu, eta Espainiako zinemako zuzendari sarituenetariko bat izan da. “Zuzendari gisa izan duen ibilbidea bere hautapenen koherentziak eta estilo zinematografiko oso bereziak islatzen dute”.

2006an beste zenbait zinema zuzendarirekin batera, Helena Tabernak CIMA eratu zuen, (Asociación de Mujeres Cineastas y de los Medios Audiovisuales). Elkarte horrek azken urte hauetan lorpen handiak egin ditu Espainiako zinema elkartearen barruan dauden erakundeekin.

Gaurko saioaren ostean, honako hitzorduak programatu dira: abenduaren 28an, Busto de un poeta, Emiliana de Zubeldía, Alsasua 36, eta Recuerdos del 36 lanak pantailaratuko dira; urtarrilaren 4an, 87 cartas de amor eta Extranjeras; urtarrilaren 11n, La buena nueva; 18an, Nerabe eta Nagore lanak; eta azkenik, otsailaren 1ean, La mujer de Lot eta Acantilado.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button