MUSIKA

Heineken Jazzaldiaren kontzertu gogoangarriak hastear

Aste honetan, uztailaren 24tik 28ra, Heineken Jazzaldiaren 54. edizioa egingo da.  Lehen egunean, Heineken Agertoki Berdean, Joan Baez izango da protagonista. “Folkeko ahotsik errespetatuena izan da bere ibilbide guztian. Bere agurreko biran dator. Ikus-entzule uholde batek omenaldi berezia egingo dio Zurriolako hondartzan. Kontzertu gogoangarria izango da”.

Jamie Cullum, jazzeko ahots ospetsu eta txalotuenetako bat, Donostian izango da, agertoki berean. Horiekin batera beste izar asko bilduko dira egunotan Donostian, hala nola, Silvia Perez Cruz (Toquinho brasildar gitarrista eta abeslaria eta Javier Colina nafar kontrabaxu-jotzailea lagun dituela); Houston Person eta Charles McPherson saxofonista beteranoak; Martirio abeslaria eta Chano Dominguez pianista;  Joe Jackson izango da, bere azken diskoa aurkezten; Atomic eskandinaviar taldea; Moppa Elliott eta Mostly Other People Do the Killing taldea;  John Zornen presentzia ere bermaturik dago;  Diana Krall Trinitate Plazan izango da, bai eta Maria Schneider, Donny McCaslin eta Joshua Redman ere, Still Dreaming izeneko bere taldearen buruan; Neneh Cherryren Heineken Agertoki Berdeko emanaldia ere berretsita dago; eta abar.

Horiek kontzertu gogoangarriak egingo dituzte, baina beste jarduera asko ere programaturik daude Heineken Jazzaldiaren 54. edizioaren barruan.
Programazio osoa hemen duzue ikusgai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button