BESTELAKOAK

Hegoak elkarteak "Harrotasun hilabetea" prestatu du

Ekitaldian ekainaren 3an 20:00etan hasiko dira, Junt@s llegaremos muy lejos Rafa Marrodanen erakusketaren inaugurazioarekin, Hegoak Bilbon daukan lokalean.

Rafa Marrodan argazkilaria da eta Afrikatik egindako bidaietan ateratako irudiak hainbat lekuetan erakutsi ditu. Oraingoan pertsonen erretratuak ikusi ahal izango dira.

Ekainaren 18an Zinegoak zinemaldiaren laburmetraien mostra egingo da Hegoak-eko lokalean 20:00etan eta hilaren 23an Hegoteatro antzerki LGBT bat aurkeztuko da Bilboko Berreginen museoan 20:00etan.

Ostiralean, ekainaren 25ean eta 20:00etan, Juan Flahn zine zuzendariarekin hitz egiteko aukera egongo da eta berarenak diren hiru laburmetrai ikusi ahal izango dira.

Azkenik, hilabetean egingo diren ekitaldi guztiak Harrotasunaren egunean egiten den manifestaldiarekin bukatuko da ekainaren 28an.

Hegoak Elkarteak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button