MUSIKA

Bilbao Hirian parte hartuko duen taldeen zerrenda

Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketaren 26. edizioan 38 taldek parte hartuko dute, 2014ko irailean eta urrian. Hala, Pop-rock atalean, 24 banda lehiatuko dira; Metalean, hamar; eta, azkenik, Elektronika eta Bestelako Joerak atalean, lau.

Guztira, 620 taldek eman dute izena, eta hauexek izan dira aukeratuak: Pop-rock sailean, Smoke Idols, Rural Zombies, Parker!, Maderacore, Anaut, Frank, Karenin, The Eletric Alley, Being Berber, Ganz, Lecciones de Vuelo, Polonio, The Saurs, Voltaia, Hill Valley, Breath!, El Viejo Astra, Antilux, Juárez, Papaya, The Puzzles, Pierrot, Le Parody eta Gamónides.

Metal atalean, Highlights, Napalm Storm, Kraussk, Evil Killer, The Wizards, The Descent, Eate, Last Days of Eden, Infamia eta Horror Movie Trailer.

Amaitzeko, Elektronika sailean, Empty Flies, Huias, Morsky Les eta Music Komite.

Taldeok Euskal Herrikoak, Espainiakoak eta atzerrikoak dira, tartean, Frantzia eta Belgika.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button