Nontzeberri

Hego Uribe taldeak aurrera egin du, Bertsolari Gazteen Txapelketan

Atzo, Bertsolari Gazteen XXVII. Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa jokatu zen Igorren, Hego Uribe eta Arratia taldeen artean. Saioa Igorreko Arratia BHI ikastetxean izan zen eta bertako irabazlea Hego Uribe taldea izan zen. Hego Uribe taldeak, beraz, martxoaren 27an Deustun jokatuko den lehenengo finalaurrekorako txartela lortu du, eta Uribe Butroerekin jokatuko du saioa.

Arratiako bertsolariak honakoak izan ziren: Unai Intxausti, Ekhi Burgoa, Izaro Mazo, Urko Iurrebaso, Oier Mendiolagoitia eta Amaiur Atxa. Hego Uribeko kideak Itxasne Rodriguez, Gerizeti Zubiarre, Maider Altuna, Ander Anakabe, Mikel Aiartzaguena eta Peio Molinuevo izan ziren.

Sariketa honetan, saioak sailkapen-izaerakoak dira. Beraz, galtzailea kanporatuta geratzen den bitartean, irabazlea finalaurrekoetara pasatzen da.

Datorren astean bi saio egingo dira, 20an, eta 21ean, Zallan eta Makina-Xemeinen, hurrenez hurren.

Exit mobile version