BERTSOTAN

Hego Uribe taldea Bertsolari Gazteen finalerako prest

Gaur eguerdian Bertsolari Gazteen XXVII. BBK sariketako lehenengo finalaurrekoa jokatu da Deustuko Bidarte Kultur Gunean, Uribe Butroe eta Hego Uribe taldeen artean. Irabazlea Hego Uribe taldea izan da, eta ondorioz, apirilaren 3ko finalerako txartela lortu du. Biharko finalaurrekoa irabazten duen taldearekin jokatuko du saioa.

Sariketa honetan, saioak sailkapen-izaerakoak direnez, gaurko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta beste taldea kanporatuta geratuko da.

Hauexek izan dira kantatu duten bertsolari gazteak: Uribe Butroe taldean, Ane Barcena, Txomin Aiartza, Amets Zulueta, Ainhoa Gorostiaga, Aratz Errementeria eta Oier Errementeria. Hego Uribeko taldean Itxasne Rodriguez, Gerizeti Zubiaurre, Maider Altuna, Maite Sarasola, Unai Foruria eta Peio Molinuevo.

Biharkoaren ostean, final handia etorriko da gazteentzat.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button