ESZENA

Artez Blai Arte Eszenikoen Nazioarteko VII. Ikerketa Saria

Artez Blai Kultur Elkarteak Arte Eszenikoen inguruko ikerkuntza eta ikasketa bultzatzea helburu duen nazioarteko ikerketa sariaren beste edizioa bat abiatu du. Lanak aurkezteko epea irailaren 22an amaituko da. Irabazlea Artezblai Argitaletxearen Teoria eta Praktika bilduman plazaratuko da.

Honatx deialdiarekin loturako zenbait xehetasun: edozein nazionalitateko egilek hartu dezake parte, “ikerketa, azterketa, hausnarketa teoriko zein saiakera edo praktika-proposamenak modu kritikoan agertutako testuak edota doktoretza-tesiak aurkeztuz”.

Gaiak askotarikoak izan daitezke, beti ere, arte eszenikoekin lotuta, hala nola, antzerkia, dantza, zirkua, magia edo bestelako arte performatiboak.

Lanen luzera librea da, euskaraz edo gaztelaniaz idatz daitezke, eta DIN-A4 formatuan inprimatutako hiru kopia edo euskarri digitalean (posta elektronikoa, CD, DVD, lapitz optikoa etab.) aurkeztu daitezke. Lanak bidaltzeko helbidea ondokoa da: Artez Blai Kultur Elkartea. Aretxaga, 8 behea. 48003 Bilbao.

Informazio osoa jaso nahi izanez gero: artezblai.com. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button