IKUS-ENTZUN

Hego Koreako filmografia protagonista FAS-en

Gaur,  asteartean, urriak 8, FAS Zineklubak hurrengo emanaldi bikoitza aurkeztuko du: Squash (Jon Plazaola eta Javier Cirujeda, España, 2012) eta Da-reun na-ra-e-suh (Hong Sangsoo,2012) . Betiko lez, emanaldia El Carmen aretoan izango da (Indautxu plazan, Bilbo) 19:45ean. Filmak aurkezteko Jon Plazaola zuzendariaren laguntza izango da.

Filmografia luze eta interesgarria du Hong Sangsoo zuzendari hego korearrak. Da-reun na-ra-e-suh hamahirugarren film luzea eta ezagunena du, batetik, iazko Cannesko Zinemaldiko sail ofizialean estreinatu zutelako eta bestetik, Isabelle Huppert aktore frantziar ezaguna protagonista duelako.

Giza harremanei buruzkoak eta intimistak dira Hong-en pelikulak. Horregatik, behin baino gehiagotan hainbat zinemagile frantziarrekin konparatu da, bereziki, Eric Rohmerekin.

Filmean hiru Anne agertuko dira: lehena arrakasta handiko zinemagilea da; bigarrena, korear batekin harreman bat duen emakume ezkondua; eta hirugarrena dibortziatua dago, senarra korear batekin joan baitzen. Hiru pertsonaia horiek itsaso ondoan dagoen herrixka batetik pasatuko dira.



Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button