BESTELAKOAK

Iparraldea hurbilago

Euskal kultur erakundearekin osatutako egitaraua aberatsa da aurten ere. Edizio berri hau martxoaren 2an hasi zen, Alexis Etchecopar Attuli konposatzaile xiberotar zenaren omenezko kantaldi batekin. Martxoaren 9an, Peio Etcheverry-Ainchart historialariak mugaz gaineko ezberdintasun soziopolitikoen inguruko mintzaldi bat emango du.
Martxoaren 23an, Kike Amonarrizek eta Pantzo Hirigaraik eskainiko dute hitzaldi umoretsu bat, iparraldeko eta hegoaldeko euskaldunen arteko ezberdintasunak aipatuz. Martxoaren 30eko hitzorduan, Koldo Amestoy ipuin kontalariarekin izango da.

Bestalde, martxoan zehar Euskal kultur erakundeak ekoiztutako Iparraldea XXI bideoaren emanaldia ere egongo da. Bideo horren helburua, ipar Euskal Herriko kultura Hegoaldeko gazteei ezagutaraztea da.
Horretaz gain, Jon Cazenave donostiarraren Herri Ixilean erakusketa zabalik egongo da martxoaren 6tik apirilaren 7ra bitartean.

Egitarau osoa hemen duzue ikusteko.


Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button