MUSIKA

Hawkwind britainiarren giro psikodelikoak, Bilbon

Hawkwind taldea 1960ko hamarkadaren amaieran eratu zen, Londresen. Space rock estilo psikodelikoa jorratzen du eta genero hori jotzen aitzindari izan zen. Haien hitzetan zientzia fikzioa eta hiri-gaiak uztartzen dira; Michael Moorcock idazleak taldearen letra batzuk idatzi zituen. Bada, gaur, Bilboko BBK Aretoan izango da, 20:00etatik aurrera, Music Legends zikloaren baitan.

1970ean grabatu zuen taldeak estreinako lan homonimoa, eta harrezkeroztik, 30 disko inguru plazaratu ditu, azkena 2012an, Onward.

BBK Aretoaren arabera, space rock, rock psikodelikoa eta acid rock estiloak uztartzen dituen kultuzko banda, 1960ko hamarkadaren amaieran sortua, Ladbroke Grove-n, Londres. Soinu espazialak eta eklektikoak nahasten ditu, zientzia fikziozko hitzekin osatuak. Taldearen buru Dave Brock musikariak , gainera, taldean jarraitzen du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button