MUSIKA

Hautagai gazteak Euskal Herriko Gazte Orkestran

Euskal Herriko Gazte Orkestran (EGO) sortu diren postu berriak betetzeko asmoz, 16 eta 27 urte bitarteko 193 gaztek eman dute izena. Entzunaldiak duela gutxi egin dira, eta teknologia berrien bidez gauzatu dituzte, izan ere, pandemiak eragindako osasun krisia dela eta, EGO baldintza berrietara egokitu da, eta horrexegatik, eskatutako errepertorioa prestatu, eta bideoan grabatuta bidali behar izan dute gazteek.

Epaimahaikide guztiek entzunaldien balorazio positiboa egin dute, “hautagai gazteek erakutsitako mailagatik, oro har, baita bideoek entzunaldiak behin baino gehiagotan aztertzeko aukera eman dietelako ere”.

Aurkeztu diren hautagaien %60 Euskal Herrikoak dira. Aipagarria da, era berean, beren ikasketak nazioarteko ikastegi garrantzitsuetan gauzatzen ari diren euskal gazteen parte-hartzea.

Entzunaldiak bukatuta, eta uda honetako jardueren antolaketari dagokionez, “EGOren talde kudeatzaileak egungo egoera ezohikoari erantzuteko bideak bilatzen dihardu, orkestraren egitekoa gauzatu ahal izateko eta EGO den proiektu zirraragarri honen helburuak betetzeko”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button