MUSIKA

Tutan Come On eta Enekora, Gasteizko Gora tabernan

Gasteizko Gora tabernak gaurko eta biharko, azaroak 28 eta 29, kontzertuen berri eman du, Tutan Come On (Gasteiz) eta Enekora (Zestoa), hurrenez hurren.

Trumbo, Vicepresidentes eta Neubat taldeetan aritutako Conde gitarra eta abeslari gasteiztarraren egitasmo berria da Tutan Come On. Berarekin batera Salterain (Bronze ohia) ari da baterian. Hala, bikote formatu horretatik abiatuta, riff pisutsuekin josita stoner punkzalea ontzen hasi ziren. Lokaleko emaitza, estreinako diskoa, gaur aurkeztuko dute gora tabernan, 20:30ean.

Bikotearen doinuetan Helmet, Fu Man Chu, Kyuss, Kuraia edo Dut taldeen tankerako pizti pisutsuen itzala sumatzen da.

Bestalde, ostiralean, azaroak 29, Zestoako Enekora izango da bertan. Enekora proiektuaren atzean Eneko Larran~aga dago; kora izeneko Afrikako harpa jotzen du, eta euskaraz abestu. “Kontzertua proiekzio bisual ederrekin indartzen den bidaia bat da: koraren melodi goxoak, perkusioaren bizitasunak eta ahotsaren emozioak eragingo dizkiguten sentsazioetan zehar”. Kora Izpiak izenburuko lana argitaratu du Txalapart markapean.

Larrañagarekin batera, ondokoak arituko dira agertokian: Mikel Aveiro, perkusioa; Adrian Larrañaga, perkusio txikia; Hanni Insausti, koroak; eta, azkenik, Jon Manterola, proiekzio bisualak.

Datorren astean ere beste bi emanaldia izango dira Arabako hiriburuan dagoen Gora tabernan: abenduaren 5ean, Madrileko Cromática Pistona, eta 6an, Tolosako Galukoma, Vol.2 lana aurkezten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button