BESTELAKOAK

“Hauspoaren dantza” hitzaldi musikatua, Bermeon

Baga Bigak eta Musika Bulegoak antolatuta, Agus Barandiaranek eta Izaskun Iturrik hitzaldi musikatua eskainiko dute Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan, gaur, azaroaren 24an, 19:00etan.

Hauspoaren dantza ekitaldian, trikitixa eta dantza protagonista izaten dira, eta bi elementu horien gaineko anekdota eta xehetasunak Agus Barandiaranek eta Izaskun Iturrik (Korrontzi) komentatzen dituzte. Hala, bertaratuko direnek, euskal musikako trikitixa-erritmoen berri jasoko dute zuzenean, eta soinu horiekin batera dantzak ez dira faltako. “Trikitixaren historia eta gaur egunera arteko bilakaera ere azalduko dituzte ekitaldian zehar. Euskal Herriko musikaren eta dantzaren inguruan jendartea sentsibilizatzea da hitzaldiaren xedea, gizartean duten presentzia areagotze aldera”. Era berean, hitzaldian gogoetarako tartea ere egongo da, izan ere musika-tresna horretaz eta dantzaz hitz egingo baita publikoarekin.

Musika Bulegoaren 2017ko jarduera-programako ekitaldietako bat da hitzaldia. Euskal Herriko Musika Bulego Elkartearen jarduera-ardatz nagusietako bi dute helburu ekitaldi horiek: musika-gaietan herritarrak trebatzea eta sentsibilizatzea, alegia. Zehazki, 15 ekitaldi ditu antolatuak Musika Bulegoak 2017aren amaierara arte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button