BESTELAKOAK

“Elkarrekin bizitzen ikasi” jardunaldia Gasteizen, euskal idazleen parte hartzearekin

Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak ondua, hitzaldi-solasaldia antolatu dute gaur, 19:00etan, Gasteizeko Ignacio Aldecoa Kultura Etxean, hainbat euskal idazleren partaidetzarekin.

Euskal idazleek Euskal Herrian bizi izan den indarkeriaren analisi partikularra egingo dute haien ekoizpen literariotik abiatuta. Haien lanen pasarte bat irakurri eta testuinguruan jarriko dute solasaldiari bide emateko.

Jardunaldian Iban Zaldua, Eider Rodriguez, Harkaitz Cano eta Edurne Portela  bilduko dira. Zaldua ipuinen esparruan idatzi izan du nagusiki. Eleberri eta saiakerak ere argitaratu ditu, eta haietan Euskadiko indarkeriari buruz aritu izan da. Rodriguez editore eta gidoilari lanetan aritutakoa da. Hainbat ipuin liburu argitaratu ditu, eta EHUko irakaslea da gaur egun: Cano, genero ugari landu dituen idazlea da, besteak beste, kontaketa, poesia, kronika eta haur eta gazte literatura. Azkenik, Portela historialaria, filologoa, unibertsitateko irakaslea, euskal saiakeragile eta nobelagilea da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button