BESTELAKOAK

Haurrak musikaren munduan murgiltzeko ikuskizuna

Musikarium ikuskizuna haurrei zuzendutako antzerki eta musika-kontzertu didaktikoa da, eta bere helburua gaztetxoak musikaren munduan murgiltzea da. Igandean, urtarrilaren 13an, Bergaran estreinatuko da, 18:00etan.

Musikarium ikuskizuneko protagonista abestea gustuko duen 8 urteko neskatoa da eta Ilargi du izena. Baina zer gertatu zaio Ilargiri? “Olentzerok mugikorra oparitu zionetik ez du berarekin ibili besterik egin. Badu dohain berezi bat mugikorrak, gehiegizko erabilerak maite duzun hori kentzen dizu eta Ilargik asko erabili duenez ahotsa galdu du eta ezin du kantatu. Baina Mari Domingik badu edabe magikoa Ama Lurreko lau osagaiekin egiten dena. Osagaiak kontinente desberdinetan aurkitu beharko ditu Ilargik ahotsa berreskuratzeko. Herrialdeetako hizkuntzak ikasi eta baita musikak ere osagaiak bilatzen dituen bitartean. Kulturak, hizkuntzak, ohiturak ezagutuko ditu eta Euskal Herrikoarekin alderatu. Ilargi ohartuko da hainbat musika tresnen antzekotasunaz”.
Hala, gazteak adi egongo dira musikarekin, marrazki bizidunekin, antzerkiarekin eta aurkezleak kontatuko dituen istorioekin, eta jakin ahal izango dute Ilargik ahotsa berreskuratuko duen ala ez.

Ikusgarriaren gidoia eta zuzendaritza artistikoa Oihan Vegaren ardura izan da, gainera bere ere aurkezlea izango da. Musika sorkuntza eta zuzendaritza Xabier Zabalaren esku gelditu da, eta berarekin Luis M. Moreno, Igor Torre eta Igor Telletxea musikariak arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button