LITERATURA

Haur Literaturako Mikel Zarate Sariaren aurtengo edizioa martxan

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak haurrentzako irakurgai berriak sortzeko asmoz, haur literaturako Mikel Zarate lehiaketa antolatu dute. Lanak entregatzeko azken eguna apirilaren 30a izango da.

Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskaraz sortutako kontakizunak aurkez daitezke, jatorrizkoak, saririk jaso edo argitaratu ez direnak. Gutxienez 10 orrialde eta gehienez 50.
Hiru ale bidali beharko dira, agerian idazlearen nortasuna azaldu barik, eta horiekin batera gutunazal itxi bat, kanpoan idazlanaren izenburua adieraziko duena eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia.

Idazlanak helbide honetara igorriko dira: Lezamako Udala (Mikel Zarate Saria). Aretxalde, 1. 48196 Lezama.

Epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna, ostera, 2018ko maiatzaren 31 izango da. Hauexek izango dira epaimahaikideak: Leire Bilbao Barruetabeña, Miren Agur Meabe Plaza eta Xabier Mendiguren Elizegi. Sari bakarra emango da: 3.000 eurokoa

Elkar etxeak argitaratuko du eleberri edo ipuin saritua, saria jakinarazten denetik sei hilabeteko epean, behar diren marrazkiez horniturik.

Xehetasun guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button