LITERATURA

Haur Literaturako Mikel Zarate II. Saria 2011

Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskaraz sortutako kontakizunak aurkez daitezke, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.
Lanak gutxienez 10 orrialde eta gehienez 50 izango ditu.
Hiru ale bidali beharko dira honako helbidera: Lezamako Udala-Mikel Zarate Saria, Aretxalde, 1. 48196 Lezama.
Ez da agerian idazlearen nortasuna azalduko, eta gutunazal itxi bat ere etorriko da, kanpoan idazlanaren izenburua adieraziko duena eta barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta nortasun agiriaren fotokopia.

Lanak hartzeko azken eguna 2011ko apirilaren 30a izango da. Epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna, ostera, 2011ko maiatzaren 31 izango da.

Sari bakarra emango da: 3.000 eurokoa (zenbateko gordina). Epaimahaiaren iritziz gutxieneko kalitateko lanik ez balego saririk ez litzateke emango.
Elkar etxeak argitaratuko du eleberri edo ipuin saritua, saria jakinarazten denetik sei hilabeteko epean, behar diren marrazkiez horniturik. Alabaina, idazlea izango da lanaren jabea eta ohiko moduan ordainduko dizkio argitaletxeak egile-eskubideak.

Elkar argitaletxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button