LITERATURA

Haur literatura, fantasiazko narrazioa eta poesia

Genero desberdinak izan dira protagonistak Erein argitaletxeak gaur aurkeztu dituen lan berrietan. Haur literatura Antton Kazabonen eskutik dator, J. Pérez-Foncearen eskutik ostera, gazteentzako abentura eta fantasiazko narrazioa, eta azkenik, Jose Inazio Lasaren poesia.

Jon Zabaletak ilustratutako Ai, Ximun, Ximun! ipuina, Igelio Igela sailaren barruan gertu dena, diogun bezala, Antton Kazabonek idatzi du. 
Fantasiazko istorioak eta trama interesgarriak aurkituko dituzue Perzebal sailean agertu den eta J. Pérez-Foncearen eskutik argia ikusi duen Iban Aldenurikoa: Berehorraren ondarea lanean.

Eta azkenik, poesiari dedikaturiko ale bat plazaratu du Jose Inazio Lasak, Denboraren hosto artetik izenburupean, hauek bzalako poemak dakartzana:

Zurekin Batera

Eguneko orduak, desiraren mende,
poliki doaz, ezinean.
Baina, zure irribarrean,
denbora deusezten dute.

Barne-taupadak, ezustekoz beteak,
zoritxarrari men eginez, susmati.
Baina, zurekin batera pausatzean,
denbora deusezten dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button