IKUS-ENTZUN

“Huhezinema” aste honetan hasiko da

Huhezinemaren 15. edizioa aste honetan abiatuko da, eta martxoaren 30etik apirilaren 1era egingo da modu presentzialean. Aurtengo egitarauaren barruan tailerrak, masterclassak, filmak, kontzertuak eta abar egongo dira.

Lehen egunean, martxoaren 30ean, 10.00etatik 13:00etara ikasle ohien eskutik masterclass/topaketa bat izango da, “unibertsitatetik ateratzerakoan egin dituzten ikus-entzunezko lanen eta egiten ari diren ibilbide profesionalaren inguruan hitz egiteko”. Arratsaldean, 15:00etatik 15:30era, Nor ari da grabatzen? laburraren premierra izango da (Gerardo Tomé, Alba González, Aitzol Zubizarreta, Amaia Bargallo eta Xabier Martin ikasle ohiek eta Iban del Campok zuzendutako film laburra).
Jarraian, 18:00ak arte, Bacon SFX enpresaren, El Hoyo filmagatik Goya saria irabazi dutenen eskutik efektu espezialen eta karakterizazioaren inguruko tailerra egingo da herriko plazan.

Bigarren egunean, martxoaren 31n, goizean Aranzazu Callejak, El Hoyo eta Akelarre filmetako soinu banden sortzaileak, masterclass bat emango du. Eguerdian, 15:00etatik 17:30era MU saileko filmak proiektatuko dira, eta geroago, aurkeztutako bideoklipetatik hautatutakoak proiektatuko dira.
Azken egunean, apirilaren 1ean, sail ofiziala izango da 15:00etatik 18:30era, Zaraia Aretoan , eta ondoren, 19:00etatik 20:00etara, sari banaketa egingo da.

Gogoratu: martxoaren 30etik apirilaren 1era, Aretxabaletan izango da Huhezinema jaialdia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button