IKUS-ENTZUN

Haur izatetik heldu izatera igarotzeko erritualaz

Gaur, Donostiako Tomasene Kultur Etxean, 19:00etan, eta irailaren 11n, Elorrion,  19:30ean, hainbat emakumezkok jasaten duten mutilazio genitalaren inguruko Womanhood (Beryl Magoko, Alemania, 2018) filma ikusteko abagunea eskainiko da Hileko dokumentala izeneko ekimenaren bidez. Jatorrizko bertsioa alemanez, ingelesez, kuriaz eta swahiliz egina dago.

Lanaren nondik norakoak honela azaldu dizkigute: Beryl Magoko Keniako herrixka batean bizi zen 10 urteko neskato bat zen, eta uste zuen munduko neskato guztiak erdaindu egiten zituztela emakumezkoen mutilazio genitalaren bidez, haur izatetik heldu izatera igarotzeko urrats erritual soil gisa eta, batez ere, haien komunitateetan onartuak izateko. Baina inork ez zion ezer esan ondorengo oinaze fisiko eta emozionalari buruz.
Gaur egun, kirurgia berreraikitzailea benetako aukera bat da, eta hari esker behin kendu zutena jarri ahal da berriz, baina inor ez dago ziur horrek hobeto sentitzen lagunduko dion. Eta berriro ere beste akats bat gertatuko balitz? Beste trauma bat jasoko luke?

“Womanhood bidaia emozional bat da, Alemania eta Kenia artean egina; haren bidez, Magokok bere sentsaziorik barrukoenak, sakonenak eta isilduenak partekatzen ditu emakumezkoen mutilazio genitalaren biktima diren beste emakume batzuekin, eta, lehenengo aldiz, baita bere amarekin ere. Posible ote da prozesu katartiko honetan batzuek besteenganako elkartasuna izatea?”

Beryl Magoko Alemanian bizi den zinegile keniar bat da. Kampala-ko Unibertsitatean (Uganda) Komunikazio Zientziak ikasi ondoren, Alemaniara joan zen bizitzera, eta zinemagintzan trebatzen jarraitu zuen Koloniako Academy of Media Arts-en. In Search of my Womanhood karrera-amaierako bere lehen proiektua izan zen, eta Leipzigen erakutsi zen lehenengoz, non ikusleen saria irabazi baitzuen, Leipziger Ring delakoa. Ondoren, IDFAn, Amsterdamgo Dokumental Zinemagintzaren Nazioarteko Jaialdian erakutsi zen, eta ikasleen dokumental onenaren saria eman zioten. Azkenik, DocsBarcelona jaialdian izan zen ikusgai, eta talentu berriaren epaimahaiaren saria irabazi zuen han.

Filmari buruzko datuak, hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu