BERTSOTAN

BBTXko hurrengo saioa Erandion

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako laugarren kanporaketa Erandion jokatuko da, Merkatu Zaharrean, urriaren 22an, arratsaldeko 17:00etan.

Bertsolari hauek arituko dira Erandion: Ander Sarriugarte Garcia, Garazi Navarro Ugarteburu, Igor Galarza Intxausti, Imanol Uria Albizuri, Paule Ixiar Loizaga Legarra eta Unai Mendiburu Valor. Hortik aterako den irabazleak Santurtziko finalaurrekoan abestuko du, eta gainontzekoek puntuazioaren arabera izango dute horretarako aukera.

Arrigorriagako kanporaketa, joan den astean izan zena, Iruri Altzerrekak irabazi zuen. Beraz, Berrizko finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 11n jokatuko dena. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button