LITERATURA

Haur eta gazte literaturarako hainbat lan berri kalean

Ramon Olasagastik XXXVI. Lizardi Saria irabazi zuen joan den urtean, Sasiolako errotaria izeneko obrarengatik. Lan horrek argia ikusi du orain. Obra horrekin batera, Erein argitaletxeak beste lan batzuk kaleratu ditu: Malen labirinto madarikatuan (Joxerra Garzia), Zomorroen kluba oporretara doa (Laida Martinez Navarro), Eskola hodeian (Nerea Arrien), eta Harri bat poltsikoan (Nerea Loiola Pikaza).

Ramon Olasagastik idaztitako lanean, “Ander begitan hartua dute ikaskide batzuek. Mila deabrukeria egiten dizkiote eta ez dute bakean uzten. Anderrek, ordea, ez ditu salatu nahi. Sasiolako errota abandonatura eramango dutela egiten diote mehatxu, hango mamuarekin gaua igarotzera. Herrian beti izan dira zurrumurruak eta kontu ilunak Sasiolako errotari buruz. Aspaldiko istorio beltz bat, inork argitu gabekoa, gordetzen da horma zahar haien artean. Pixkanaka, duela 60 bat urte gertatutako pasadizoak eta gaur egungo gorabeherak korapilatuz joango dira misteriozko kontakizun honetan.
Bullynga, belaunaldiz belaunaldi gaztetxoen artean sortzen diren harremanak jorratzen dira ipuin honetan, misterio eta beldur ukitu batez”.

Ramon Olasagasti 1993tik 2006ra, Egunkarian eta Berrian jardun zuen lanean. Bereak dira, Mendiminez biografia liburua (Elkar, 2007). Horrez gain, beste zenbait liburu ere argitaratu ditu: Manuel Iradier, Afrikako arimaren esploratzailea (Elkar, 2009), Josune Bereziartu, hatz puntak (Kutxa, 2004), Hiru pauso, hiru norabide (Letxukale liburuak, 1999), Sei arrasto Eskandinavian (Informart, 1998). Hau eta gazte literaturan ere hainbat titulu publikatu ditu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button