LITERATURA

“Hau ez da poeta bat (edo bai)”

Hitzen Uberanek Hau ez da poeta bat (edo bai) izeneko emanaldia atondu du urriaren 6an, 19:30ean, Donostiako Kaxilda liburu-dendan. Bertan Iñigo Astiz, Eric Dicharry eta Ixiar Rozas bilduko dira hainbat galdera buruan dutela: Zer da poeta bat? Idazlea besterik ez? Poesia idazten duen norbait? Poetika bat duen narratzailea poeta da? Fular bat daraman izaki egozentrikoa? Gorputza apenas erabiltzen duen performer mota bat? Haikuen eta aforismoen artean ezberdintzen ez dakien txiolari daltonikoa? …?

Emanaldiko hiruidaleek harreman estua izan dute poesiarekin, bakoitzak bere bide propio egin badu ere. Iñigo Astizek Baita hondakinak ere poesia liburua plazaratu zuen 2012an Susa argitaletxearen eskutik, eta hortik, liburuan oinarritutako Hondakindegia performancea egiten  zuen Mikel Ayerberekin batera.
Eric Dicharryk hiru poesia liburu plazaratu ditu Maiatz argitaletxearen eskutik: Hormatik hormaraino, After Bansky eta Errudun.
Ixiar Rozasek Patio bat bi itsasoen artean poesia liburua plazaratu zuen 2001ean, eta bere azken lana Beltzuria izan da. Azken liburuari loturiko emanaldia egiten du han-hemenka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button