ESZENA

Hau da nire ametsen kolorea

Igandean, urtarrilak 29, Senpereko Larreko gelan, Rouge Elea konpainiak Hau da nire ametsen kolorea izeneko obra taularatuko du. Hau da nire ametsen kolorea hildakoei eskainitako dantza bat da.

Taldearen webgunean zehazten dute zer-nolako lana den Hau da nire ametsen kolorea: “Egin dantza, bestela geureak egin du, zioen Pinak. Abiapuntu hori hartuta, emakume batek bizirauteko egiten du dantza. Bere oinordekotza kulturala deitzen du bizitza ospatu eta dantzatzeko. Berarentzat handiegia den jaka bat, sokak eta oihalak, arbasoetatik jasotako objetuez baliatuta irauteko dantza bat abiatzen du, instintuz egindakoa, gorputzak oroitzen dituen mogimenduez. Desagertutakoen memoria bizi dadin egindako dantza euforikoa.

Egun ez dakit haizearen norantza asmatzen, ezta zeruaren kolorea edo lurraren usaina interpretatzen… Ez dut nire arbasoen jakituria neureganatu eta, hala ere, nire haurtzaroa askatasun basatiaz gainezka oroitzen dut. Bizitza puztu eta dantza egitera bultzatzen nauen haizea. Proiektu honetan gure arbasoek guregan utzitako arrastoak xerkatu nahiko nituzke, eta ikusezinak diren trazek nola eragiten duten gure gorpuzkeran. Gordetzen al du gorputzak oinordekotza basati bat, natura eta materiarekiko sakoneko erlazio bat ?”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button