MUSIKA

“No More Tour” dokumentala, San Frantziskon

Fermin Muguruza musikari eta dokumental-egileak, No More Tour dokumentala aurkeztuko du ostiralean, martxoak 14, Amerikako Estatu Batuetako San Frantzisko hirian, Basque Educational Society elkarteak antolatzen duen euskal zinema zikloaren barruan.

Filmak musikari irundarraren azken bira biltzen du; bira horretan 55 emanaldi egin zituen, bost hilabetean: Kurdistanen hasi zen, 2013ko martxoan, eta Europa, Amerika eta Asiako hainbat hirietatik igaro zen, 2013ko abuztuaren amaiera bitarte.

Muguruza ondoko musikariekin aritu zen kontzertu horietan: Mikel Txopeitia (bateria), Fino (saxoa), Jontron (tronboia), Lonbi (tronpeta), Zigor DZ (DJa), Oskar Benas (gitarra), Xabi Solano (eskusoinua) eta Victor Navarrete (baxua). Bira horrekin batera, Irunekoak 50 urte bete zituen, bai eta 30 urteko ibilbidea ere.

Informazio gehiago: euskalkultura.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button