LITERATURA

Hatsaren Poesia olerki bildumaren ale berria

Datorren urterako, Hatsaren Poesia olerki bildumaren ale berria (17.) atera nahi dute Hatsa Elkartekoek, eta horretarako idazleen lanak eskatu nahi dituzte.

Ohikoa denez, bertatik ohar hau bidali digute: “Aldi oroz bezala itxaropen haundi batekin pentsatzen dugu,  olerkari askoren parte-hartzeak ez digula  huts egingo. Iaz, 110 bat olerkariek bederazka, bai 150 haurrek, taldeka parte hartu zuten.
Eskatua da igortzea, olerki bat bederen, edo bizpahiru (lau gehienik) eta norberaren aurpegiaren argazki bat. Olerki guziak, apirilaren 12an, Hatsaren Poesia egunean publikatuak izanen dira. Zure inguruan diren olerki idazleeri mezu hau, otoi,  zabaldu! Urteko bideo poetikoaren hornitzeko, nahi duenak, zonbait argazki artistiko bidali ere ditzazke.”

Lanak entregatzeko epea, urtarrilaren 15a izango da, eta lanak bidaltzeko helbidea: Hatsa elkartea. Oxtikenea Fr 64310 Eh Senpere (olerkibilduma@sfr.fr)     

Beste aldetik, Hatsaren Poesia 2015 eguna apirilaren 12an izango da Senpere Larraldean. “Egun hortan, Euskal herri osoan edo beste edozoin tokitan ere, olerki idazle edo olerkizale norberak aukeratu dezake: gune bat, antzoki bat, taberna bat, berdin enparantza bat, hots, nahi duen gune bat, bakarrik edo beste pertsona  batzuekin, maite dituen euskarazko olerki edo testu poetiko zonbaiten aurkezteko (eta hori, nahi duen modura, irakurriz, abestuz, antzeztuz edo abar…)”.

Aurtengo ekimena nolakoa izan den, hemen ikusi ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button