IKUS-ENTZUN

Emakumeak ahalduntzeari buruzko zinema-zikloa

Martxoaren 31n film laburren proiekzio bat eta, ondoren, mahai-inguru bat antolatuko dira Bilboko Udalak bultzatu duen ekonomia sozial eta solidarioaren poloan. Guztira sei jarduera antolatuko dira aurten, honako gai hauek hizpide direlarik: feminismoa, dibertsitate sexuala, elikadura-subiranotasuna eta kontsumo arduratsua, bestek beste.

Lehenengo saioan, sarearen bazkide diren bi entitatek zuzendutako bi film labur proiektatuko dira: Tik Tak Animation eta Al Borde Films. Lehenengoa Txotxongiloa da (Tik Tak Animation) eta stop motion animazio-teknikaren bitartez egin da. Bertan, “emakumeek gaur egungo gizartean duten askatasunari buruzko hausnarketa proposatzen da”.
Al Borde Films taldeak 2021eko Goya sarietan izendatua izan zen dokumentala aurkeztuko du: Solo son Peces. Saharako hiru emakume errefuxiaturen istorioa eta basamortuan bertan arrain-haztegi bat edukitzeko proiektu berritzailea kontatzen du lan horrek.
Dokumentalak ikusi ondoren, mahai-inguru bat antolatuko da zuzendariekin: Sonia Estevez, Tik Tak Animation-ekoa, eta Paula Iglesias, Alborde Films-ekoa. REAS Euskadiko Zaloa Perez arduratuko da mahai-ingurua dinamizatzeaz, eta, bertan, besteak beste, ”emakumeen askatasuna edo ahalduntzea jorratuko dira ikuspegi feminista batetik”.

Ekitaldia martxoaren 31n, osteguna, egingo da, 18:00etatik aurrera San Frantzisko auzoko Ekonopolo aretoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button