LITERATURA

“Hatsaren Poesia 2014” olerki bilduma

Aurten ere Hatsaren Poesia olerki bildumaren ale berria (16.) atera nahi dute Hatsa Elkartekoek, eta horretarako idazleen lanak eskatu nahi dituzte.

Ohikoa denez, bertatik ohar hau bidali digute: “Aldi oroz bezala itxaropen haundi batekin pentsatzen dugu,  olerkari askoren parte-hartzeak ez digula  huts egingo.
Zuen olerkiekin batera maiteenik duzuten  idazle baten testu poetiko labur bat igortzea ere eskatzen dugu oraikoan. 
Badakigu poesia  munduan, ez litaikela mugarik eman behar baina materialki  ezin bestean, olerkien bidaltzeko epe bat finkatu dugu, hau da, urtarrilaren15a.  Zuen aurpegiaren argazki berri bat, otoi, behar ginuke,  bai eta ere olerkari berrientzat  jakin, noiz eta nun sortua zareten.”

Beste aldetik, Hatsaren Poesia 2014 eguna apirilaren 6an izango da Senpere Larraldean. “Egun hortan, Euskal herri osoan edo beste edozoin tokitan ere, olerki idazle edo olerkizale norberak aukeratu dezake: gune bat, antzoki bat, taberna bat, berdin enparantza bat, hots, nahi duen gune bat, bakarrik edo beste pertsona  batzuekin, maite dituen euskarazko olerki edo testu poetiko zonbaiten aurkezteko (eta hori, nahi duen modura, irakurriz, abestuz, antzeztuz edo abar…)”.
“Bestalde, datoren urteko Olerki bustiak bideoa osatzeko, idazle norberari argazki artistiko bat, eta honen barnean grabatzeko, bere idatzietan, berak aukeratu testo labur labur bat eskatzen dugu. 

Informazioa hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button