BESTELAKOAK

Hartzaro festibala bihartik aurrera

Inauteriaren ohiturak dantzari eta musikari lotuak agertu dira beti eta usadioak agindu bezala, euskal kulturari ere bai. Horixe egiten dute urtero Uztaritzen neguaren bukaera ospatzeko eta bedatseari ongi etorria emateko.

Aurten Hartzaro festibalaren 15. edizioa egingo da han eta milaka kontu interesgarri egongo da inauteriaz gozatzeko. Otsailaren 25ean hasiko da programazioa Beñat Zintzo-Garmendiaren mintzaldi batekin, baina otsailaren 26an, larunbata, 11:00etan, Etchegoyhen Ahizpak kantari bikotea eta Leinua konpainiaren Sakratua dantza sorkuntza ikusteko parada izango da.
Martxoaren 2an, Eleka konpainiaren Hau dela, hori dela euskal mitologian oinarritutako ikusgarria egingo da. Martxoaren 4an, Berako Borrokan rock taldearen kontzertua dago programatuta, 23:00etan, Ttirritta ostatuan. Martxoaren 5ean, Ezpela taldearen Jauregitik eta Aukeran konpainiaren Gernika ikusgarriak ikusi ahalko dira, 21:00etan. Martxoaren 6an, Haur Kantu Txapelketako Lapurdiko kanporaketa ere gauzatuko da eta martxoaren 8an bukatuko da jaialdia inauteri nagusiarekin. Honetan, 250 aktore, musikari eta dantzari bilduko dira udaberriari ongi etorria egiteko.

Hemen duzue egitarau osoa.

Eke-k bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button