MUSIKA

Kherau eta Jon Gurrutxagaren emanaldiekin amaituko da Iruñeko “Kantu eta Hitza”

Iruñeko Erraldoein Txokoan egin ohi den Kantu eta Hitza kontzertu-programa ekainaren 30ean amaituko da. Ordura arte, bi emanaldi gehiago ikusteko aukera izango da, ostegunean, Kherau eta hilaren 30ean, Jon Gurrutxaga.

Kherau folk talde bizkaitarrak 2014an argitaratutako Aukhera lanaren inguruan ardaztuko du kontzertua. “Euskarazko folk garaikidea egiten du, instrumentu tradizionalak, nazioarteko folklorearen elementuak, bertso herrikoiak eta beraiek sortutako testuak uztartuz”. Diskoan, halere, esperimentaziorako joera ere nabarmentzen da; hala, bestelako estiloen zertzeladak ere sartu ditu zenbait kantutan: countrya eta AEBetako folka (Nevada eta Amamari) edo Balkanetako erritmoak (Transilvarin).

Arima Beltza eta Sugramas taldekide ohi Jon Gurrutxagak, berriz, Hitz Lauz (Gaztelupeko Hotsak, 2014) izenburuko estreinako bakarkako lana aurkeztuko du. Grabazio horretan sonoritate ezberdinak grabatu ditu; esaterako, Distantzia, bidea, zu eta ni blues estiloko doinua da, modu akustikoan hasten da, baina gero elektriko bihurtu eta rock zaleagoa bilakatzen da, organo eta guzti. “funka, kontrabaxu eta hammond organoarekin jotako baladak, folk-eragin garaikideagoak eta errekuntza moteleko rocka sartu ditu”.

Informazio gehiago: pamplonaescultura.es.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button