Nontzeberri

“Hartzaro”, asteburu honetan abiatuko da

Euskal Herriko neguko festetan Hartzarok leku eder bat gordetzen du, eta udaberriari ongi etorria emateko gonbitea luzatzen du. Antolatzaileek dioten bezala, “Hartzarok udaberriari ongi etorria emaiterat gomitatzen gaitu, ohidura eta sorkuntza, hedapenaeta bestetik besterat emaitea, gazteria, haurrak, helduak eta zaharrak esku esku”. Herri Soinu elkarteak antolatzen du, bere helburua euskal kultura bizirik mantentzea baita. Aurtengo programazioa otsailaren 1etik 25era izango da.

Hartzaro jaialdiaren 24.edizioa ospatzeko, sorkuntza musikala izango da gai nagusia, eta horren ondorioz, disko aurkezpenak, ohiko musika edo anplifikatu diren musikak izango dira protagonistak. Aurten ere orotara 250 bat soinularik, antzerkilarik, eta dantzarik parte hartuko dute: Itzaletik argira erakusketa, Zanpantzarren auzia, Izartxo dantza taldea, Zeze, kaskarotak, Habia taldea, Oldarra, mutxikoak, Uztaritzeko txistulariak, Tutak, Kli-k, Nat & Watson, Zea Mays, Aizkolariak, Leinua konpainia, Tio Teronen semeak, Bilaka,…

Egunez eguneko programazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Exit mobile version