ARTEA

“Harrotu Ileak”

Madrilgo Medialab-Pradon eta Vic-eko ACVic zentroan izan ostean, Harrotu ileak. Prozesuak partekatzen izeneko erakusketa zabalik duzue irailera bitartean Tabakaleran. Erakusketaren bidez, tokiko, estatuko eta nazioarteko komunitatearen arteko ikasketa eta truke espazio bat sortu nahi da.

Erakusketan CAPP (Collaborative Arts Partnership Programme) sareko bazkide europarrek azken hiru urteetan egindako proiektuak egongo dira ikusgai. “Bideoak, material inprimatuak, azalpen-testuak eta objektu-elementuak bildu dira, elkarlaneko proiektuen aniztasunaren erakusgarri.

Tabakalerak berak azaldu du erakusketaren nondik norakoak: “CAPP sarea Europako hainbat kultur elkartek osatzen dute, eta elkarlaneko praktika artistikoen ikerketan eta zabalkundean jarduten du. Tabakalerak sare horretan parte hartu du Harrotu ileak proiektuaren bidez, ikasketarako eta trukerako sinergiak sortzeko bide ematen duen nazioarteko elkarlan-sare bat osatzen lagunduz. Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak gazte talde batekin lan egin du, gehienak migratzaileak, Tabakalerako eraikinean bizi diren askotariko errealitateak integratzeko eta haien laguntzarekin proiektua aurrera ateratzeko. Bada, kasu honetan, prozesu horixe erakutsiko du Tabakalerak erakusketa honen bidez.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button