MUSIKA

Harrika taldeak Arrosarik Gabeko Arantzak bigarren diskoa aurkeztu du

Harrika 2002. urte amaieran sortu zen Trintxerpen. 2003an kontzertuak ematen hasi eta 2004ko abuztuan Galtzarabordako Estudio 77-n lehenengo maketa grabatzea erabaki zuen taldeak. Honekin batera kontzertu asko jo eta 2006ko urte hasieran Aitor eta Iñigok taldea uztea erabaki ostean ahots eta bateriaren lekuak hutsik geratu ziren.

Hilabete batzuk igarota Breo taldean sartu zen bateriaz arduratzeko, eta Etxaunek abeslariaren lekua hartzea erabaki zuten. Abesti berriak egin eta 2007ko apirilean Andoaingo Garate estudioetara joan ziren Haritz Harreguy teknikariarekin lehenengo diskoa grabatzeko. Urte bereko udan zenbait kontzertu eman eta gero, azkenean 2008ko otsailean Itzaletan izeneko lehenengo diskoak argia ikusi zuen.

Joan den astean Harrika taldeak Arrosarik Gabeko Arantzak bigarren diskoa aurkeztu zuen Donostia aldean.

Doka Kafe Antzokiak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button