BESTELAKOAK

“Harrapazank” programaren XIV. edizioa hasi da

Harrapazank gazte-programaren edizio berria abian da. Programa hau 12 eta 18 urte bitarteko gazte bilbotarrentzat da, eta euren gustuen araberako jarduerak eta esperientziak euskaraz eskaintzen ditu. Bilboko Udalaren eta Euskaltzaleen Topagunearen bultzadaz eskainiko da aurten ere.

12 eta 18 urte bitarteko gazteen artean kultura, sormena eta euskara sustatzea da Harrapazank programaren helburua. Aurten, lantegi hauek eskainiko dira: fantasiazko makillajea, irratigintza, Hennarekiko tatuaia, ikusizko zientzia, arropa norberarentzat moldatzea (customizing), graffitia, antzerkia, marrazkigintza, Smartphonekin argazkiak ateratzen ikastea, makillajea, Dj, diseinua, Beatbox, popping dantza, zirkua, irristaketa artistikoa, kantua eta bideojokoen tailerra.

Horrez gain, sormena eta talentua ezagutzeko Harrapazank Eszena lehiaketa ere programatu da. Gazteek sormena eta talentua erakutsiko dituzte antzerkian, dantzan, musikan, bakarrizketetan, txisteetan eta beste diziplina batzuetan. Amaierako galak ekainaren 21ean eta 22an izango dira Bilborock aretoan. Bi sari emango dira, 500 eurokoa bakoitza, kategoria bakoitzeko (junior eta senior).

Beste aldetik, Ikusi eta Ikasi 4 eta 8 urte bitarteko umeentzat da, eta 31 ikuskizun eta 44 tailer eskaintzen ditu, doan, Bilboko 15 auzoetan, otsailean hasi eta maiatzera arte. www.ikusietaikasi.eus  web orrian duzue informazioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu