BESTELAKOAK

“Harrapazank” eta “Ikusi eta Ikasi” programak abian, Bilbon

Harrapazank gazteen programan eta Ikusi eta Ikasi umeentzako tailerretan izena emateko epea zabalik dago. Aurten ere, Bilboko Udalaren eta Euskaltzaleen Topagunearen eskutik egingo dira.

Harrapazank 10 eta 18 urte bitarteko gazteentzat da. Izena emateko epea otsailaren 28an amaituko da eta webgune honetan egin behar da: www.harrapazank.eus Programaren barruan tailer hauek eskainiko dira: Lightpainting, mugikorreko kamerari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko, grafitiak, dantzak, hip-hop, zunba, bitxigintza, street art, arropa kustomizatzea, slackline eta malabareak, serigrafia, irudien sorkuntza eta gorputza margotzeko diseinugintza, animazio-bideoak eta autoen diseinua eta programazioa. Horrekin batera, Harrapazank Eszena, gazteek euren trebezia artistikoak (antzerkian, dantzan, musikan, bakarrizketetan, txisteetan eta beste arlo batzuetan) erakusteko talentuen programaren 15. urteurrena ospatzeko jaia ere egingo da. Bertatik pasatuko diren irabazleak aukeratuko dira, eta 500 euroko bi sari banatuko dira kategoria ezberdinetan.

Beste aldetik, Ikusi eta Ikasi 4 eta 10 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta guztira, diziplina askotako 75 emanaldi eskainiko dira Bilboko 15 auzotan, urtarrilean hasi eta maiatzera bitartean. Tailer hauek ere antolatu dira: serigrafia, birziklatutako musika-tresnak, mitologiako pertsonaien mozorroak, musikoterapia, contact-kids, belarriprest eta familientzako ipuinak. Tailerretan parte hartzeko izena eman behar da aurretik, www.ikusietaikasi.eus web-orriko formularioa beteta. Izena emateko epea urtarrilaren 26ra arte egongo da zabalik. Plazak mugatuak dira eta hortaz, urtarrilaren 28an zozketa egingo da eskaria egin dutenen artean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button