BESTELAKOAK

“Harrapazank” eta “Ikusi eta Ikasi” ekimenetan parte hartzeko deia

Bilboko gaztetxoentzako Harrapazank programarako eta umeentzako Ikusi eta Ikasi programaren barruan egiten diren tailerretarako izena emateko epea zabalik dago. Bilboko Udalaren eta Euskaltzaleen Topagunearen bultzadaz eskainiko dira aurten ere.

12 eta 18 urte bitarteko gazteen artean kultura, sormena eta euskara sustatzea da Harrapazank programaren helburua. Izena emateko epea hasi da eta 31n amaituko da; www.harrapazank.eus web-orriaren bidez eman behar da izena. Aurten, lantegi hauek eskainiko dira: fantasiazko makillajea, irratigintza, Hennarekiko tatuaia, ikusizko zientzia, arropa norberarentzat moldatzea (customizing), graffitia, antzerkia, marrazkigintza, Smartphonekin argazkiak ateratzen ikastea, makillajea, Dj, diseinua, Beatbox, popping dantza, zirkua, irristaketa artistikoa, kantua eta bideojokoen tailerra.
Horrez gain, sormena eta talentua ezagutzeko Harrapazank Eszena lehiaketa ere programatu da.

Beste aldetik, Ikusi eta Ikasi 4 eta 8 urte bitarteko umeentzat da, eta 31 ikuskizun eta 44 tailer eskaintzen ditu, doan, Bilboko 15 auzoetan zehar, otsailean hasi eta maiatzera arte. Izen emateko epea 27an amaituko da. www.ikusietaikasi.eus web orrian eman behar da izena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button