MUSIKA

Harkaitz Cano eta Lou Topet, Bilboko Euskararen Etxean, bihar

Bihar, maiatzaren 26an, 19:00etatik aurrera, Bilboko San Inazio auzunean kokaturik dagoen Euskararen Etxean, Harkaitz Canok eta Lou Topet bandak Abesti bat gutxiago izeneko proiektua aurkeztuko dute. Ekimena Azkue Fundazioak programatu du Nontzeberriren laguntzarekin.

Lou Topet taldea eta Harkaitz Cano Abesti bat gutxiago izeneko proiektuarekin bisita egingo digute. Lou Topetek eta Harkaitz Canok Abesti bat gutxiago CD-liburua gauzatu dute, hamar artista estatubatuarren euskarazko moldaketak biltzeko, eta Harkaitzek komentatzeko: Pete Seeger, Woody Guthrie, John Hiatt…

Donostian sortu zen proiektua eta bertako hedabideetan honakoa irakurri ahal izan genuen: “estatubatuar musikarien 10 abesti geureganatzeko, itzultzeko eta bertsiotzeko erronka zail eta ederrari erantzuten dion argitalpena. Lou Topet, Rafa Rueda eta Joserra Senperena aritu dira alde musikalean eta Canok euskaratu ditu hitzak. Liburuak, kantugintzaren inguruko hausnarketak biltzen ditu saio eta kontakizun formatuan, Canok berak jasoak guztiak”.

John Hiatt, Wilco, Pete Seeger eta Billy Bragg itzuli dituzte, besteak beste, eta zuzeneko elegantean, Euskararen Etxean aurkeztuko dizkigute abestiok Lou Topet eta Harkaitz Canok.

Gogoratu, datorren asteko ostegunean, maiatzaren 26an, 19:00etatik aurrera, Bilboko Euskararen Etxean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button