BESTELAKOAK

“Haritu”, kultura digital eta teknologiako laborategia

Azkuna Zentroak eta Fundacion EDE-Suspergintzak kultura digital eta teknologiako laborategi bat jarri dute martxan: Haritu. Kultura digital eta teknologiako laborategi hori toki egoki bilakatuko da “hausnartzeko eta zalantzan jartzeko zer-nolako eragina duen teknologia garaikideak gugan”. Abenduaren 14ra arte, ateak zabalik izango ditu.

Haritu laborategiak programazio bat ondu du datozen asteetarako, eta bere baitan “berariazko teknologiako tailerrak, prestakuntza-zikloak teknologiaren esparruan arrailak eta joerak murrizteko, eta hitzaldi eta aurkezpen kritikoak eta gogoetatsuak” topatuko ditu erabiltzaileak. Hainbat aditu hurbilduko dira laborategira, hala nola, Oihane Zarate, Deustoko Unibertsitateko Telekomunikazioetako Ingeniaria; Iratxe Menchaca, Pedagogian Lizentziaduna; Lorea Argarate, Las Tea Party-en Dj eta Telekomunikazioetako Ingeniaria; Alberto Martinez, fabrikazio digitalaren diseinugilea; Jabi Luengo, TIC aditua; Alfonso S. Uzabal-ek eta Pablo Rey Mazón-ek osatutako garapen webean lan egiten duen 34 taldea; Margarita Padilla, Dabne kooperatibako ordenagailu programatzailea; edo Diana Franco Eguren, Laborategiko koordinatzailea, beste batzuen artean.

Harituk lau programa eskaintzen ditu: Teknologia eta fabrikazio digitalaren hastapenak; Sintetizatuz: Soinu elektronikorako eta pentsamendu konputazionalerako sarrera; Laborategiko teknologiaren hastapenak; eta azkenik, Infrasonoras.

Ondoko bideoan, Diana Francok azaldu digu zertan den proeiktua.

Informazio gehiago eta izen-emateak www.azkunazentroa.eus

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button