MUSIKA

Hardcore eztanda Putzuzulon bost talderen eskutik ostiralean

Ostiral honetan kontzertu handia izango da Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Orotara bost talde izango dira oholtzan 21:00etatik aurrera. Hala, Siervos de Nadie galiziarrek Zarautz bisitatuko dute berriro ere Frantzian kontzertu batzuk eman aurretik. MKT zarauztarrak, gainera, lagun izango dituzte bai Putzuzulon bai Frantzian. Gero Europan barrena jarraituko dute hardcore zale gipuzkoarrek: Belgika, Holanda, Alemania, Txekia eta Suitza.

Bi koadrila basati horiei Belgradeko beste bi talde gehituko zaizkie: Lets Grow eta Jaibo. Bosgarren ordezkaria Bilbokoa izango da: Sub Rats, denboraldi luze batez kontzerturik eman gabe egon ondoren berri dira agertokiak kiskaltzen.

Emanaldi hau 21:00etan hasiko da eta 1:00etan bukatu.

Putzuzulok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button